XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

gibel kamalehoia. Deskribapena

Neurri erdi edo txikiko karpoforoak, guztiz urguri eta gutxi mamitsuak, txapelak ia 2-4 zm.zko diametrokoak dira, hasieran ganbil eta berehala plano-ganbil dira eta azkenik erditik zapalduak dira, ertzak beherantz biribilkituak dituztela, eta orriek eragina batez besteko ildaskatuak, mamiaren mehetasunari esker.

Txapelaren azala leuna, berahala lehorra eta mamitik guztiz aldengarria, geriza gorri edo arrosagorri kolorekoa, erdia batez besteko kolore gabekoa, beste batzuetan, irudikoa bezala, hori edo hori-okre koloreak hartzen ditu, zuri-horixka koloretik eta arraultzaren hori kolorerantz aldatzen.

Hanka oso fino eta hauskorra, aiseki zatigarria, zkoa, zilindriko edo zerbait zinbela, azala zimurtu eta zuri kolorekoa.

Txapelaren azpiko orriak fino eta hala hola bakanak dira lamelularik gabe, ertzean borobilak direla, adnatuak, hasieran zuri kolorekoak, bainan gero, esporek eragina, hori-okre kolorekoak bihurtzen dira, nahiz eta denbora luzez argi koloreak iraundu, irudian ohartzen den bezala.

Mami oso fino eta hauskorra, zuri kolorekoa, usain berezirik gabe eta zapore ez mingarra.

Espora-jalkin hori-okre kolorekoa.

Mikroskopioa Basidio tetrasporiko ditu, zko diametrokoak.

Espora azpi-globularrak, mikroskopiotik kolore gabekoak, ormek lodipenak dituztela, iodoak eragina beltza kolorez tindatzen direnak, amiloideak, arantza isolatuak eratuz.

Zigarro antzeko zistidio luzeak ditu, zko diametrokoak.

Ekologia Espezie urria, urrian fruktifikatzen dena, pagadien horbel artean.